15/9/7

Siberiako lorea

Irakurtzea gustatzen zaizu? Hementxe dituzu bi liburu zure mailarako egokiak CD eta guzti!!! (bilduma honetan liburu gehiago duzu) Ikusiko duzu ze istorio politak!!!!

15/9/4

Ergatiboak axola du!!!

Ergatiboa? zer da ergatiboa? Ba, ikusi Greenpeacek pasa den ekainean egin zuen ekintza batean atera zuen pankarta eta ulertuko duzu...
Ergatiboa NORK dugu, eta ergatiborik gabe ezin dugu JAN, EDAN, ERAMAN, EKARRI, KORRIKA EGIN, IKUSI, ETZUN..... gauza askotarako behar dugu ergatiboa!!!!
OZEANOEK AXOLA DUTE!!! eta.... ERGATIBOAK ere  AXOLA DU!!!!

Mitzakide egitasmoa berriz ere martxan!!



Baliteke mintzakide egitasmoa entzuna eta ezaguna izatea, hala ere, benetan egitasmo interesgarria iruditzen zaigulako, bertan izena emateko epea irekita duzuela gogorarazi nahi dizuegu.

Mintzakide ezagutu ezean segituan informazio gehiago aurkituko duzu…

Animatu,  izan zaitez Mintzakide!!!

15/9/1

Zer da Elaide?

"Elaide" ezagutzen duzu? Badakizu zen den Elaide? Ba, gune honen sortzaileek dioten bezala "euskaraz bizitzeko gune birtuala da".
"Sare soziala da, euskal hiztunentzat eta euskara ikasten ari direnentzat eratua. Euskaraz sortua da, eta euskaldunoi euskaraz bizi ahal izateko beste bide bat ematea eta euskararekin laguntza behar duenari laguntza hori ematea dira haren helburuak".
Animatuko zara elaidekidea izatera? 
Elaide zehatzago zer den ezagutu nahi izanez gero segi irakurtzen....

Ikasturtea hasteko prest?

Irailaren 1a!!! ez da posible!!! oporrak bukatu dira!!!
Gehienontzat opor garaia bukatuta, lurra hartu eta ikasturte berria prestatzen hasteko momentua. Ummm! ze gustura ibili garen oporretan!!! baina euskaltegian ere ze gustura ibiltzen garen!! 
Zein ikastarotan eman duzu izena? Trinkoetan ala estensiboetan? Autoikaskuntzan? 
Animo!!! ikasturte interesgarria eta kitzikagarria duzu aurrean!!!

15/8/21

Urdaibai

Urdaibai, Euskal Autonomia Erkidegoko Biosferaren Erreserba bakarra da. Oka ibaiak sortutako eremu hau 22 udalerriz osatutako itsasbazterreko espazio babestua da, eta bertan ekosistema eta paisai mota ugari daude: artadi kantauriarra, landazabal atlantikoa, padurak... 
Segituan duzun bideoan Urdaibai aurkeztuko dizute, ekologikoki interesgarria izateaz gain, bisitatzeko toki ederra duzu Urdaibai.

Zenbait tabernatako prezioak.


Zer da garestia? Zer da merkea? Zaila da esatea, hala ere, aurreko astean Donostiako taberna batean kobratutakoa gehiegi iruditu eta sare sozialetan tabernetako prezioen inguruko eztabaida sortu da. Sare sozialetan sortutako eztabaida Konstituzio plazako 13. zenbakiko Ambrosio tabernan gertatutakoarekin hasi da: 16,60 euro eskatu zizkieten tabernakoek bezeroei lau garagardoren truk.
Iruñean ere, San Ferminak heldu eta taberna askotan prezioak izugarri igotzen dituzte, ziur tabernariek arrazoiak izanen dituztela horretarako, baina askotan ez da ongi ulertzen zer dela eta igo behar diren prezioak festak direlako.

EITBko Amarauna saiko esatariak Ambrosio tabernako langile bati egindako elkarrizketa duzu jarraian…


Berriako Eneritz Duesok Donostiako tabernen inguruan sortu den eztabaidaz artikulu interesgarria idatzi du, jarraian duzu esteka irakurri nahi izanez gero.

Eta, zuk, zer diozu? Festak zirelako edota toki turistikoa zelako gehiegi kobratu dizute inoiz? Noiz? Non?


Udako barnetegiak!!

Udako barnetegiak… um! ze oroitzapen ederrak!!!!! Oraindik ez zara udako barnetegi batera joan? Euskararen munduan murgiltzeaz gain, ezin hobeki pasatuko duzu, ez izan zalantzarik.
Segituan dituzun bideoetan Nafarroan egiten diren udako barnetegi batzuetako ikasleen eta herriko jendearen iritziak ezagutuko dituzu: Lesaka, Bakaiku, Arantza... 

Txangoa: San Pedroko zelaiak

Txango atsegina eta erraza proposatu nahi dizugu uda honetako egun baterako.
Toki ederra da San Pedroko zelaia, bisitatzea merezi du. Urdiaindik edo Altsasutik joaten ahal zara oinez, bizikletaz edo autoz.


San Pedroko zelaia betidanik izan da aisialdirako eta paseatzeko lekua, bertako bizilagunentzat zein bisitarientzat. Haritzen artean paseatu,  San Pedroko baseliza  bisitatu, atseden  hartu… egun ederra pasatzeko tokia duzu San Pedroko zelaia.

Prestatu bazkaria eta hamaka eta ongi pasa!!

Udako frutak

Zenbat fruta dugu udan eta ze goxoak!!! Ikusi zerrenda. 

15/8/20

Koldo Mitxelena gogoan.

Koldo Mitxelena izena ezaguna eginen zaizu, ziur aski. Donostiako liburutegi batek Koldo Mitxelena izena du, ikastetxeren batek ere Koldo Mitxelena izena du... Baina nor izan zen Koldo Mitxelena?

Koldo Mitxelena euskarak izan duen hizkuntzalari garrantzitsuenetako bat izan da. Gaur, abuztuaren 20an, jaio zela ehun urte bete direnean  (Errenteria 1915) gogora ekarri nahi izan dugu, beste gauza askoren artean, gaur egun ikasi eta erabiltzen dugun euskararen oinarriak  jarri zituelako, euskara batuarenak, hain zuzen ere.

15/8/11

Goizuetan bada gizon bat....!

EITBko "Herri txiki, infernu handi" saioko Zuhaitz Gurrutxaga Goizuetan  gelditzen den lantegi bakarrean egon da. Jesus Marik joareak egiten ditu, eta elkarrizketan kontatzen duen bezala joareak Greziara ere bidaltzen ditu.

Argazki zirraragarria, benetan!!

Nola daiteke halako jendetza izatea maratoizale? Nola da posible Verrazano zubia korrikalariz horrela betetzea?

Maratoi korrikalaria bazara ziur New Yorkeko maratoian  inoiz korrika egitea duzula amets. Zerk du maratoi horrek halako jendetza erakartzeko? Zergatik bilakatu da maratoi korrikalari askoren helburu?
Honetaz gehiago ezagutu nahi baduzu, Julen Etxeberriak Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulua duzu jarraian. Benetan interesgarria!!!!


Bildumazalea zara?

Gogoan dituzu txikitan biltzen zenituen kromoak? Zein kromo bilduma egiten zenituen? Eta, orain zer edo zer biltzen duzu? Bildumazalea zara? Ikusi Goio Polok zer biltzen duen. EITBko "Herri People" saiokoek elkarrizketa egin diote... Baietz ulertu zer biltzen duen!!!!

Badakizu zenbat transbordadore zubi dagoen munduan?

Bizkaiko transbordadore zubia Portugaleten dago. Alberto Palacio Elizagak, Gustave Eiffelen diszipuluak, diseinatu zuen. 2006ko uztailaren 13an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen. Baina, badakizu Bizkaiko transbordadore zubia bezalako zenbat zubi gelditzen diren munduan? 
Jakin nahi baduzu segi irakurtzen...

Nafarroa ederra!!

Iñaki Tejerinak Nafarroako argazki ederrak egin ditu. Ikusi nahi dituzu?
Gustatu zaizkizu?

15/8/3

Tolosa ezagutu nahi?

Udan, oro ar, kalerako joera handiagoa izaten dugu. Ezagutzen ez ditugun tokiak ezagutzeko, naturaz gozatzeko, edota besterik gabe eguraldi onaz gozatzeko gogoa pizten zaigu.
 "Destination EH" EITBko udako  leihaketan Euskal Heriko txokorik ederrenak ezagutzea dute helburu. Jarraian duzun bideoan Telleria anaiek Tolosa aurkeztuko digute.

"Magiaren etxea" filma euskaraz


Zinema euskaraz ikusteko aukera gutxi izaten dugu. Hala ere, oraingo honetan Zineuskadik sustatzen duen ekimenari esker, uztailaren 31tik aurrera Magiaren Etxea animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hamalau zinema-aretotan.

Badakizu zer den Couchsurfinga?

Nork bere etxean bidaiariak hartzea modan jarri da. Mundu mailan Couchsurfing izenarekin ezagun egin da mugimendu hau. Gure etxeko sofa bidaiarien zerbitzura jartzen dugu, gu bertan gaudela. Trukean, guk ere bidaiatu dezakegu, eta izena emanda daudenen etxeetara jo. Nahikoa da webgune batean izen ematea, horrela bidaiatu ahal izateko. Esperientzia ikaragarria dela diote horrela...

Sardina saltzailearen ipuina


Sardina saltzailearen ipuina, Euskal Herriko ipuin klasikoa, 
duzu segituan. 



                                                             
Egilea:Euskal Herriko ipuinak  Ahotsa:Maria Uriarte Artamendi Teknikaria:Tomás F. Juanes Iturria:"Hizkuntza eta Literatura 1. Irakurgaiak" (Giltza-Edebé)
Margoa: Ortiz de Urbina, Lucio

Ene kantak: Pozik bazaude

Ene kantako lagunek ateratako  kanta bat duzu jarraian "Pozik bazaude".  Baietz kanta ikasi!
Eta, zu,  non egoten zara pozik? Etxean? Kalean? Euskaltegian?...

15/7/2

Eulia

Xerezaderen Artxibokoek Katherine Mansfielden "Eulia" ipuina eskaintzen digute  Itziar Diez de Ultzurrunen itzulpenean eta ahotsean.

Katherineren ipuin honetan bi gizon aurrez aurre bulego batean hizketan ari dira, eta hizketaldiaren tartean Heriotzak eramandakoen oroimen eta desoroimena.

1888an jaio zen Wellingtonen, Zeelanda Berrian, Katherine Mansfield. Hala ere, Ingalaterran eman zuen bizitzaren zatirik handiena. Londresen ikasketak egin ostean, sorterrira itzuli bazen ere, argi zuen Katherinek etorkizuna Europan zuela. Esan eta izan. 1908an Ingalaterran bizitzen hasi zen. Zoritxarrez, ez zuen lur hartan erdietsi aldez aurretik desiratu poza, eta gazterik hil zen, tuberkulosiak jota, 1923an.  
Izaeraz irekia eta pentsamoldez aurrerakoia, bizitza ulertzeko zuen moduak ez zuen harrera onik izan garaikideen artean. Irmo eutsi zion, ordea, Katherinek askatasun horri, esperientzia berriak...


Guggenheim&Altzuzako Oteizaren museoa

Museo batera sartzea esperientzia berriak bizitzea da. Gaur egun, museora hurbiltzea ez da bertako bildumak ezagutzeko bisita egitera mugatzen. Museoek arkitektura modernoaz gozatzera, ikuskizun interaktiboetan parte hartzera edo kafetegian zerbait hartzera gonbidatzen dute.

Sigiriya

                             
Oporretarako planik ez?  Ez badakizu nora joan…. hementxe duzu toki zoragarri bat.
      
Matale izeneko Sri Lankako barrutian dago kokatuta Sigiriya izeneko gotorlekua. 200 metroko altuera duen harrian topatuko du bisitariak. Ingurune natural paregabean dago; munduko lorategirik zaharrenak, ur emariak eta bestelako natur baliabideak ditu inguruan. 1155. urtean abandonatu zuten, eta 1828an berriz ere topatzea irlaren iragan historikoa ezagutzeko oso garrantzitsua izan zen. Izan ere, mendebaldera begira dagoen horman aurki daitezkeen labar margoetan informazio asko aurkitu ahal izan dute historialariek. 

Origamia

Badakizu origamia zer den

Origamia paperaren bitartez lortzen den espresio artistiko bezala ulertzen da, makina bat figura ezberdin sortzeko asmoz. Japonieraz origami hitzaren esanahia hauxe da: ORI=tolestu + KAMI= papera.

Ekialdeko filosofiaren arabera, origamiak lasaitasuna eta pazientzia ematen dio praktikatzen duenari.


Jarraian “Origami” izeneko filma laburra duzu. Ahotsik gabekoa eta irudi zoragarriak dituena.  ESMAko (Ecole Supérieure des Métiers Artistiques) ikasle batzuek egin zuten 2012an (Joanne Smithies, Eric De Melo Bueno, Michael Moreno, Hugo Bailly Desmarchelier eta Camille Turon)
Eta, zuri, origamia gustatzen zaizu? Zer dakizu egiten? Paper-txoria dakizu egiten?  Txalupa? Hegazkina? ….

Oporretara goaz!

Goenkaleko Juliak bidaia agentziara deituko du hegazkin-txartelen erreserba ongi dagoen konfirmatzeko. Entzun, entzun nola egiten duen...

Euskal Herriko ahozko ondarea

Sarrera honetan hainbat egitasmo aurkeztu nahi dizkizuegu, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea” biltzen dituztenak, hain zuzen ere.
Hauetako bat Mediateka duzu, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherako adibideak biltzen dituena.
Ahotsak” egitasmoa ere baduzu, Euskal Herriko adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzeko helburua duena.
Aurrekoa osatzera etorri dira herri eta haran batzuetako “bertako ahotsak” egitasmoak, jarraian Etxarrikoa duzu adibide:

Kasu! Esanahi desberdina dute eta (II)

Irudian  euskarak gazteleratik hartutako hainbat mailegu euskaraz beste esanahia hartu dutenak dituzu: dezente, postura, poderioz, propio egin, aparta eta kargu hartu.


“Hamaika ikusteko jaioak gara”

“Hamaika ikusteko jaioak gara”   Ikusi, ikusi  bideoa… Sauna hotza, zero azpitik 130 eta 180 gradu bitartean!!

 Zer esan nahi du zure ustez “Hamaika ikusteko jaioak gara” esaerak?

Oporretarako toki bitxiak!!!

Oporrak non pasa ez dakizula? Hementxe Gaztezulo aldizkarikoen proposamena.

Singapur hiriko Marina Bay Sands luxuzko hotela osatzen duten hiru dorreen gainean dago, lurretik 200 metrotara, munduko behatokirik handiena: 12.400 metro koadroko plaza. Eta bertan goza daiteke 150 metroko luzera duen igerileku ederraz; hiriaren osotasuna zerutik ikusteko paradisu txikia da. Guztira, 4.000 lagun inguru sartu daitezke uretan, eta adin guztietako bisitariak erakartzeko sistema antolatu dute. Horretarako, hiru zonatan banatzen da igerilekua. Sarreran helduen gunea dago, erdialdean hamasei urte bitarteko gaztetxoena, eta muturrean, sei urtera arteko haurrentzako egokitutako gunea.

Zer iruditu zaizu Singapurreko hotel hau? Erreserba egiteko gogoz, ezta?

Kuia krema

Kuia gustatzen zaizu? Hementxe errezeta gozoa duzu "Kuia krema". Ikusi, ikusi errezeta!
Ze erraza!!! eta Ze gozoa!!!!

15/6/22

Baratzeak eta Jakoba Errekondo

Baratzezalea zara? Horrela bada, Jakoba Errekondok idatzitako "Bizi baratzea" liburua gomendatzen dizugu.
Jakoba Errekondo agronomoa eta paisajista da. 20 urte daramatza baratzaren inguruan lanean, astean behin "Landaberri" saioan baratzea eta baratzen inguruko kontuez entzuleen zalantzak argitu eta aholkuak ematen ditu. Horretaz gain, Argia aldizkariko kolaboratzailea da, eta Argiarekin batera, hain zuzen ere, "Bizi baratzea" liburua argitaratu du.
Jarraian Jakobak emandako hitzaldia duzu "Egungo gauzarik iraultzaileena baratzea da"



(Argia)

Txupin Etxepare

Ba al dakizu nork bultzatuta hasi zen Iruñeko txupinazoa botatzearen ohitura? Eta arropa zuria janztearen ohitura? 
Iruñeko Peñen Federazioak eta Memoriaren Autobusa taldeko kideek elkarlanean Txupin Etxepare elkartea sortu berri dute. Elkarte honen bidez, sanferminen aspaldiko izaera herrikoia berreskuratu nahi dute, eta botereak isilarazi nahi izan duen historia azalarazi. Ekimen honi esker Iruñeko Peñek eta Memoriaren Autobusak Juanito Etxepareren historia berreskuratu dute, hau da, 1931an txupinazoa lehenbizikoz bota zuen iruindarraren historia. Zuriz janzten lehenak Veleta peñako kideak  izan ziren, eta horiek ere omenduko dituzte.

(Info7 irratia) 

Errauskine berria (ipuina)




Ana Urkizak idatzitako ipuina duzu "Errauskine berria".  Maria Uriarte Artamendik ahotsa jarri dio ipuinari eta teknikari lanak Tomás F. Juanesek egin ditu.  


Zein da Errauskine berria? Eta, zergatik?

Irunberriko arroila, txangoa.










IRUNBERRIKO ARROILA (Nafarroa)
Zailtasuna: erraza 
Iraupena: 3 bat ordu
Ibilbidea: motzak 2,5 km eta luzeak 5,5 km. 


Iruñetik hurbil dagoen toki zoragarriaren argazkiak dituzu hauek Irunberriko arroilarenak.
Irati ibaiak urteetan zehar sortu du Irunberriko arroila. Tren zaharraren ibilbideari segituta Irunberriko arroila ezagutzen ahal duzu. 130 metroko labarrak (acantilado) sai zuri eta arreen bizileku dira eta lotsarik gabe ibiltzen dira hegan. Ibilbidea erraza da, lagunartean zein haurrekin egiteko modukoa, eta gainera, bi aukera eskaintzen ditu. Motzak, 2,5km-koak, Irati ibaiaren ertzetik egiten du joan-etorria, Iratiko tren zaharraren bi tunel zeharkatuz. Luzea (5,5km-koa), berriz, zirkuitu antzeko bat osatuz, arroilaren goialdetik hasi eta bueltan ibilbide motzarekin elkartzen da.
Ibilbidearen hasieran autoa parkingean uzteko aukera dago, 2 euroren truke, eta hamaiketakoa egiteko mahai aproposak ere badaude.

Zer dira mugak?

Zer dira mugak? Segituan duzun animazioa "Plan 78 estudioak" egin du, ikusi eta mugak zer diren jakingo duzu. 
("Border" "plan78 animation" egindako bideoa, Argian argitaratua)

15/6/18

Nafarroako basamortu ederra!!


Errege Bardeak 42.500 hektarea dituen eremua da,  eta bisitatzen den aldi bakoitzean harritzeko moduko sorpresak eskaintzen ditu. 


Errege Bardeetan  forma bitxiak zizelkatu dira zoruko buztinak, igeltsuak eta hareharria higatzearen ondorioz. Sakanek, meseta lauek, kareharriek eta muino bakartiek osatutako ilargikoa ematen duen paisaia sortu da. Margolarien eta idazleen inspirazio iturria eta telebistako iragarkien, musika-bideoen eta filmen eszenatokia; azken horien artean "Airbag", "Acción Mutante", "Orgullo y Pasión" edo "El mundo nunca es suficiente" aipa daitezke. 
Eremu hau ezagutzeko Berriako Ibilkarikoek ibilbidea eskaintzen digute.

Bigarren eskua

Egon al zara inoiz bigarren eskuko denda batean? On-line erosi al duzu inoiz bigarren eskuko ezer? Bertan ikusitako gauzak zer iruditu zitzaizkizun? Erostea merezi du? Bizi garen krisi garai honetan uste duzu gero eta jende gehiagok erosten dituela bigarren eskuko gauzak? Ikus ezazu EITBn eman zuten saio interesgarria: "Arantxa Etxeberria, bigarren eskuko kulturaren defendatzailea".

Bizikletaz nora?




Bizikleta erabiltzen duzu? Zertarako? Lanera edota eskolara joateko? Ikusi segituan duzun bideoa...


 Kirola edota turismoa egiteko erabiltzen duzu? Ikusi, ikusi Euskal Herrian zehar Arkaitz Astiazaranek egin duen bira.
 Bizikletaz ibiltzea gustukoa duzu? Zertarako erabiltzen duzu?

Tabernak

Zeren arabera aukeratzen genituen tabernak lehen?
Eta, zeren arabera aukeratzen ditugu tabernak orain?
(Pernanek egindako komikia)
Eta, zuk, zeren arabera aukeratzen dituzu tabernak? Zein taberna mota gustatzen zaizu? 

15/6/12

Animaliak

Animalia asko dago munduan: elefanteak, sugeak, atunak, kakalardoak, gameluak, muskuiluak, eta abar.  Biologoek animalien ezaugarriak ikusita taldeak egin dituzte.
Igela eta apoa zein taldetakoak dira? Eta krokodiloa, sugea, muskerra eta dortoka? Legatza, atuna eta marrazoa zer dira? Eta oiloa, belea eta putreaZein taldetakoak dira elefantea, tximinoa eta balea?

15/6/5

Denbora da poligrafo bakarra

Berri Txarrak taldeak 20 urteko ibilbide luzea du atzean, eta hogei kantuz osaturiko lan batekin ospatu nahi izan du. Talde sendoa  eta erakarmen handikoa da, joan den udan egindako kontzertu arrakastatsuek argi utzi zuten bezala. 
Segituan duzun bideoa diska honetako "Zerbait asmatuko dugu" kantarena da. Berri Txarrak talderaren oso zalea ez bazara ere, bideoa benetan ikusgarria dela iruditzen zaigu. 
Bideoaren egileaz gehiago jakin nahi izanez gero:
Berri Txarraren diskaz informazio gehiago jakin nahi izanez gero:
http://www.berria.eus/blogariak/berriaberritzen/2014/10/11/berri-txarrak-taldearen-erakarmena/

Euskarazko gutunak itsasontzi kortsario batean

Xabier Lamikiz Historia irakasleak bere doktore tesia Londresen prestatzen ari zela, Britaina Handiko Armadaren Artxiboan Le Dauphin itsasontziko gutunak aurkitu zituen, horietako batzuk euskaraz. Aurkikuntzaren garrantziaz Xabirrek Euskadi Irratian kontatutakoa duzu jarraian.

Interesgarria, ezta?


kale egin du!!


Zer esan nahi du "kale egin"  esamoldeak? 


Irakur ezazu ondoan duzun azalpena, eta hemendik aurrera zuk zeuk ere ezin hobeki erabiliko duzu.


Zapatak noiz erosi?

 Noiz erosten dituzu zapatak?                                                                                        Arazorik izan nahi ez baduzu irakur ezazu segituan duzun zapatak erosteko aholkua.


"Ostadarra" ipuina


Badakizu zen den ostadarra? Ikusi argazkia... orain bai, ezta? Ba, hori da entzungo duzun ipuinaren titulua "Ostadarra".

Egilea:Jon Suárez eta Pello Añorga
Ahotsa:Maria Uriarte Artamendi


Gustatu zaizu ipuina?

15/6/4

Gabriel Arestiren oroimenez

Gabriel Arestiren obraz eta pentsamenduaz luze eta zabal hitz egin daiteke. XX. mendeko euskal idazlerik garrantzitsuenetariko bat izateaz gain, euskal kulturaren eta euskararen alde lan handia egin zuen idazlea dugu Aresti. Garaiko eztabaida sozial eta politikoetan parte hartu zuen, ideologia aurrerakoia zuen, eta sozialismo eta nazionalismoren artean mugitu zen.
Sarrera honetara Arestiren alderdi bat ekarri nahi izan dugu, hau da, Arestik Bilborekin izan zuen lotura. Segituan duzun bideoan Edorta Jimenez idazleak Gabriel Arestiren Bilbo erakutsiko digu. Ibilbide horren bitartez idazlearen tokiak eta bizitzaren hainbat pasarte garrantzitsu ezagutuko ditugu.

Iruaitzetako begia


Berria egunkarian mendiari eskainitako atalean MIKEL ARRIZABALAGAk  "Iruaitzetako begia Sakanako behatoki aparta" ibilbidea eskaintzen digu. Argazkia ikusita ibilbidearen edertasunaren ideia egiteko argazkia ikusi besterik ez duzu.
Irakurtzen segitu nahi izanez gero, badakizu "lorgu informazio gehiago" horretan sakatu eta ibilbidea eta mapa aurkituko duzu.

Inoiz egin al duzu ibilbide hau? Baietz bada, zer iruditu zitzaizun? (Beti bezala, erantzun nahi izanez gero, iruzkinetan egiten ahal duzu)

Gintonikak modan daude

Gintonikak modan omen daude. Gaur egun, zenbait tabernatan gintonika karta luzea dute, eta bertan hamaika modu diferente gintonika hartzeko.  Ikusi, ikusi jarraian duzun eitb-ko bideoa.
Gintonika gustatzen zaizu? Zein da probatu duzun gintonikarik bereziena? (Erantzun nahi izanez gero, iruzkinetarako tartean egiten ahal duzu)

15/5/27

Inurria eta ogi-xerra

Jarraian "Inurria eta ogi-xerra" ipuina duzu. Ipuinaren egilea Ursula Wölfel da, eta "Etxegiroan" web-gunekoek ahotsa eta alde teknikoa jarri dute.    



Gustatu zaizu ipuina?

Nola agurtu lagunak?

 Nola agurtu lagunak kalean?

15/5/22

Bernart Etxepare japonieraz!!!

Sho Hagiok eta Hiromi Yoshidak  Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua japonierara itzuli dute. Hiromi Sautrela saioan izan zen, eta liburuari zein itzulpenari buruz hitz egin zuen. 
Zer iruditzen zaizu zuri Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua japonierara itzulia izatea? Garrantzitsua euskal kulturarentzat? Bitxikeri bat besterik ez? (Badakizu, nahi izanez gero, iruzkinetan ematen ahal duzu zure iritzia)

Bada euskararen arrastorik Parisen?

Badu Parisek euskararen arrastorik? Ba, segituan duzun eitbko "Tribuaren Berbak" saioko "Euskararen inguruko bitxikeria ugari izkutatzen ditu Parisek"  bideoan Kike Amonarrizek gai hau izan zuen mintzagai.
Kontuan hartu Parisera joaten zaren hurrengoan!!!!

Erosketa arduratsuak




Erosketak ongi planifikatzeko hainbat gomendio dituzu jarraian.



Horrela egiten dituzu zuk erosketak? (nahi izanez gero iruzkinetan erantzun)

Errezeta. "Alkatxofak txirlekin"

Erraza, ezta? Ba, egin eta ikusiko duzu zein gozoak diren!!!!!

Urteko hilabeteak

Hilabeteak errepasatu nahi? Segituan  "Urteko hilabeteak" Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen kanta duzu urteko hilabeteak errepasatzeko. Prest!!!  Bat, bi eta hiru!!! Hasi kantatzen!!!

Zein hilabete falta zaio egutegi honi? (Idatzi erantzuna iruzkinetan)

15/5/21

Euskara Jendea



Xamarrek, Juan Carlos Etxegoien Juanarenak, 2006an idatzitako liburua "Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza" oinarri hartuta hainbat ikastaro ematen ari da  gure hizkuntza historian zehar hobeki ezagutu ahal izateko. Jarraian ikastaroan emandako saio baten laburpena duzu.

Euskaldunok ere erromatartu ginen, baina guk herriaren izena eta hizkuntza gordetzen jakin genuen, inguruko auzo-hizkuntzek ez bezala. Ideia horrekin eman genion amaiera Euskara Jendea ikastaroko bigarren saioari. Hirugarren honetan, berriz, Erdi Aroan zentratuko da Xamar. Erdi Aroan hamaika hizkuntza entzuten zen gure lurraldean, baina denen artetik euskara zen nagusi.
                                                                




Arantza Iturbe

Euskaljakintzako Iñigo Jauregik Arantxa Iturbe euskal idazle eta Euskadi Irratiko esatariari egindako elkarrizketa interesgarria Euskaljakintza web-orrialdean aurkitu dugu.
Horrela zioen Argia aldizkariak Arantxari egindako elkarrizketa batean:
“Gure irrati modernoaren ama gaztea da. Baita ipuingintzan trebatutako idazle preziatua ere. Bietan lortu du kritikaren zein publikoaren begirunea”. 
Zer iruditu zaizu elkarrizketa? Zerk deitu dizu atenzioa? (erantzun nahi izanez gero iruzkinetarako tartean egiten ahal duzu)

Eulalia Abaitua

Bilbon jaiotako emakume argazkilariaren biografia laburra.
(Euskomediak egindako bideoa)
Zer iruditu zaizu Eulaliaren bizitza? (Iruzkinetan idazten ahal duzu nahi izanez gero)