15/6/4

Iruaitzetako begia


Berria egunkarian mendiari eskainitako atalean MIKEL ARRIZABALAGAk  "Iruaitzetako begia Sakanako behatoki aparta" ibilbidea eskaintzen digu. Argazkia ikusita ibilbidearen edertasunaren ideia egiteko argazkia ikusi besterik ez duzu.
Irakurtzen segitu nahi izanez gero, badakizu "lorgu informazio gehiago" horretan sakatu eta ibilbidea eta mapa aurkituko duzu.

Inoiz egin al duzu ibilbide hau? Baietz bada, zer iruditu zitzaizun? (Beti bezala, erantzun nahi izanez gero, iruzkinetan egiten ahal duzu)




Urbasatik Sakana aldera jaisten diren pareta bertikalen artean, Iruaitzetako ezproi zulatua nabarmentzen da. Naturak zizelatutako gutizi karstiko hau mendeetan zehar mendi-mazela hauek zeharkatu dituztenen lekuko isila izan da. Sakanako behatoki aparta den haitz honen bila abiatu gara eta bide batez Urbasako gandorrean dagoen Santa Marina baseliza bisitatu dugu. Iturmendiko plazatik abiatu eta antzinako ikuztegiaren ondotik pasatu ondoren, mendi aldera zuzentzen den porlanezko pista jarraitu dugu. PR-NA 130ari dagozkion bide-seinale zuriak eta horiak izan ditugu bidelagun. Lurrezko pista hartu eta malda gogortzen hasi da. Lepora iritsi aurretik Angiturrita eta Santa Marinako iturrien ondotik pasa gara. Mendatera iristean, ataka igaro eta belarrezko tapiza zapalduz Santa Marinako baselizara heldu gara. Berriro lepora jaitsi, hesia gurutzatu eta honen paraleloan Pilotajoko aldera igotzen hasi gara. Berehala ikusi dugu “Iruaitzetako begia”. Gandorra utzi eta Bakaikura doan xenda nabarmena jarraitu dugu. Pagadira iristean hau utzi eta pago zaharren artean murgildu gara. Ingurune malkartsua da eta kontu handiz ibili behar da. “Begia” gurutzatu eta bestaldera pasatzean beste bi haitzak ikusi ditugu, baina hauek ederrak izan arren ez dute lehenak duen erakargarritasuna. Bi haitzen artean dagoen malda pikoari ekin diogu eta gandorraren gain aldera atera gara. Idoi edo putzu bat ikusiko dugu eta bere ondotik pasatzen den xenda jarraituko dugu. Berehala heldu gara berriro Santa Marinako lepora. Iturmendira jaisteko, berriz, igotzeko erabili dugun bidea hartu dugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina