15/8/21

Urdaibai

Urdaibai, Euskal Autonomia Erkidegoko Biosferaren Erreserba bakarra da. Oka ibaiak sortutako eremu hau 22 udalerriz osatutako itsasbazterreko espazio babestua da, eta bertan ekosistema eta paisai mota ugari daude: artadi kantauriarra, landazabal atlantikoa, padurak... 
Segituan duzun bideoan Urdaibai aurkeztuko dizute, ekologikoki interesgarria izateaz gain, bisitatzeko toki ederra duzu Urdaibai.

Zenbait tabernatako prezioak.


Zer da garestia? Zer da merkea? Zaila da esatea, hala ere, aurreko astean Donostiako taberna batean kobratutakoa gehiegi iruditu eta sare sozialetan tabernetako prezioen inguruko eztabaida sortu da. Sare sozialetan sortutako eztabaida Konstituzio plazako 13. zenbakiko Ambrosio tabernan gertatutakoarekin hasi da: 16,60 euro eskatu zizkieten tabernakoek bezeroei lau garagardoren truk.
Iruñean ere, San Ferminak heldu eta taberna askotan prezioak izugarri igotzen dituzte, ziur tabernariek arrazoiak izanen dituztela horretarako, baina askotan ez da ongi ulertzen zer dela eta igo behar diren prezioak festak direlako.

EITBko Amarauna saiko esatariak Ambrosio tabernako langile bati egindako elkarrizketa duzu jarraian…


Berriako Eneritz Duesok Donostiako tabernen inguruan sortu den eztabaidaz artikulu interesgarria idatzi du, jarraian duzu esteka irakurri nahi izanez gero.

Eta, zuk, zer diozu? Festak zirelako edota toki turistikoa zelako gehiegi kobratu dizute inoiz? Noiz? Non?


Udako barnetegiak!!

Udako barnetegiak… um! ze oroitzapen ederrak!!!!! Oraindik ez zara udako barnetegi batera joan? Euskararen munduan murgiltzeaz gain, ezin hobeki pasatuko duzu, ez izan zalantzarik.
Segituan dituzun bideoetan Nafarroan egiten diren udako barnetegi batzuetako ikasleen eta herriko jendearen iritziak ezagutuko dituzu: Lesaka, Bakaiku, Arantza... 

Txangoa: San Pedroko zelaiak

Txango atsegina eta erraza proposatu nahi dizugu uda honetako egun baterako.
Toki ederra da San Pedroko zelaia, bisitatzea merezi du. Urdiaindik edo Altsasutik joaten ahal zara oinez, bizikletaz edo autoz.


San Pedroko zelaia betidanik izan da aisialdirako eta paseatzeko lekua, bertako bizilagunentzat zein bisitarientzat. Haritzen artean paseatu,  San Pedroko baseliza  bisitatu, atseden  hartu… egun ederra pasatzeko tokia duzu San Pedroko zelaia.

Prestatu bazkaria eta hamaka eta ongi pasa!!

Udako frutak

Zenbat fruta dugu udan eta ze goxoak!!! Ikusi zerrenda. 

15/8/20

Koldo Mitxelena gogoan.

Koldo Mitxelena izena ezaguna eginen zaizu, ziur aski. Donostiako liburutegi batek Koldo Mitxelena izena du, ikastetxeren batek ere Koldo Mitxelena izena du... Baina nor izan zen Koldo Mitxelena?

Koldo Mitxelena euskarak izan duen hizkuntzalari garrantzitsuenetako bat izan da. Gaur, abuztuaren 20an, jaio zela ehun urte bete direnean  (Errenteria 1915) gogora ekarri nahi izan dugu, beste gauza askoren artean, gaur egun ikasi eta erabiltzen dugun euskararen oinarriak  jarri zituelako, euskara batuarenak, hain zuzen ere.

15/8/11

Goizuetan bada gizon bat....!

EITBko "Herri txiki, infernu handi" saioko Zuhaitz Gurrutxaga Goizuetan  gelditzen den lantegi bakarrean egon da. Jesus Marik joareak egiten ditu, eta elkarrizketan kontatzen duen bezala joareak Greziara ere bidaltzen ditu.

Argazki zirraragarria, benetan!!

Nola daiteke halako jendetza izatea maratoizale? Nola da posible Verrazano zubia korrikalariz horrela betetzea?

Maratoi korrikalaria bazara ziur New Yorkeko maratoian  inoiz korrika egitea duzula amets. Zerk du maratoi horrek halako jendetza erakartzeko? Zergatik bilakatu da maratoi korrikalari askoren helburu?
Honetaz gehiago ezagutu nahi baduzu, Julen Etxeberriak Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulua duzu jarraian. Benetan interesgarria!!!!


Bildumazalea zara?

Gogoan dituzu txikitan biltzen zenituen kromoak? Zein kromo bilduma egiten zenituen? Eta, orain zer edo zer biltzen duzu? Bildumazalea zara? Ikusi Goio Polok zer biltzen duen. EITBko "Herri People" saiokoek elkarrizketa egin diote... Baietz ulertu zer biltzen duen!!!!

Badakizu zenbat transbordadore zubi dagoen munduan?

Bizkaiko transbordadore zubia Portugaleten dago. Alberto Palacio Elizagak, Gustave Eiffelen diszipuluak, diseinatu zuen. 2006ko uztailaren 13an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen. Baina, badakizu Bizkaiko transbordadore zubia bezalako zenbat zubi gelditzen diren munduan? 
Jakin nahi baduzu segi irakurtzen...

Nafarroa ederra!!

Iñaki Tejerinak Nafarroako argazki ederrak egin ditu. Ikusi nahi dituzu?
Gustatu zaizkizu?

15/8/3

Tolosa ezagutu nahi?

Udan, oro ar, kalerako joera handiagoa izaten dugu. Ezagutzen ez ditugun tokiak ezagutzeko, naturaz gozatzeko, edota besterik gabe eguraldi onaz gozatzeko gogoa pizten zaigu.
 "Destination EH" EITBko udako  leihaketan Euskal Heriko txokorik ederrenak ezagutzea dute helburu. Jarraian duzun bideoan Telleria anaiek Tolosa aurkeztuko digute.

"Magiaren etxea" filma euskaraz


Zinema euskaraz ikusteko aukera gutxi izaten dugu. Hala ere, oraingo honetan Zineuskadik sustatzen duen ekimenari esker, uztailaren 31tik aurrera Magiaren Etxea animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hamalau zinema-aretotan.

Badakizu zer den Couchsurfinga?

Nork bere etxean bidaiariak hartzea modan jarri da. Mundu mailan Couchsurfing izenarekin ezagun egin da mugimendu hau. Gure etxeko sofa bidaiarien zerbitzura jartzen dugu, gu bertan gaudela. Trukean, guk ere bidaiatu dezakegu, eta izena emanda daudenen etxeetara jo. Nahikoa da webgune batean izen ematea, horrela bidaiatu ahal izateko. Esperientzia ikaragarria dela diote horrela...

Sardina saltzailearen ipuina


Sardina saltzailearen ipuina, Euskal Herriko ipuin klasikoa, 
duzu segituan. 



                                                             
Egilea:Euskal Herriko ipuinak  Ahotsa:Maria Uriarte Artamendi Teknikaria:Tomás F. Juanes Iturria:"Hizkuntza eta Literatura 1. Irakurgaiak" (Giltza-Edebé)
Margoa: Ortiz de Urbina, Lucio

Ene kantak: Pozik bazaude

Ene kantako lagunek ateratako  kanta bat duzu jarraian "Pozik bazaude".  Baietz kanta ikasi!
Eta, zu,  non egoten zara pozik? Etxean? Kalean? Euskaltegian?...