15/7/2

Guggenheim&Altzuzako Oteizaren museoa

Museo batera sartzea esperientzia berriak bizitzea da. Gaur egun, museora hurbiltzea ez da bertako bildumak ezagutzeko bisita egitera mugatzen. Museoek arkitektura modernoaz gozatzera, ikuskizun interaktiboetan parte hartzera edo kafetegian zerbait hartzera gonbidatzen dute.


Gure inguruan, arestian esandakoaren adibiderik garbiena  Guggenheim museoa da. Kalean galdetuko bagenu zein den gure inguruko museorik ezagunena, zalantza izpirik gabe Guggenheim museoa dela esanen luke batek baino gehiagok. Nork ez du ezagutzen Guggenheim museoaren eraikin modernoa? Baina, museoak eskaintzen dituen arte garaikidearen bildumez nork daki ezer?Aurreko adibidearen beste muturrean dugu Iruñetik oso hurbil mundu mailako aitorpena jaso duen Oteiza eskultorearen obra biltzen duen museoa (Altzuza, Nafarroa).  Francisco Sainz de Oiza arkitekto nafarrak egin zuen museoaren eraikinaren proiektua, hala ere, ez eraikinak ez barnean dagoen  Oteizaren lanek ez dute ezagutza zabal eta herrikoia lortu gure inguruan.
Oteiza museoa ezagutzeko jakin-mina piztu bazaizu jarraian duzun museoaren web-orrira sartu eta prestatu zure bisita.

 Museozalea zara? Zein beste museo ezagutzen duzu?  Zein motatako museoak dituzu gustuko?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina