15/6/22

Baratzeak eta Jakoba Errekondo

Baratzezalea zara? Horrela bada, Jakoba Errekondok idatzitako "Bizi baratzea" liburua gomendatzen dizugu.
Jakoba Errekondo agronomoa eta paisajista da. 20 urte daramatza baratzaren inguruan lanean, astean behin "Landaberri" saioan baratzea eta baratzen inguruko kontuez entzuleen zalantzak argitu eta aholkuak ematen ditu. Horretaz gain, Argia aldizkariko kolaboratzailea da, eta Argiarekin batera, hain zuzen ere, "Bizi baratzea" liburua argitaratu du.
Jarraian Jakobak emandako hitzaldia duzu "Egungo gauzarik iraultzaileena baratzea da"



(Argia)

Jakobaren lana sakonago ezagutu nahi izanez gero,  jarraian Jakobak Euskadi Irratian egiten duen Landaberri saioaren atal bat eta Berria egunkariak egindako elkarrizketa dituzu.

Euskadi Irratia "Landaberri"




Berriak egindako elkarrizketa 
'Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz' liburua argitaratu berri du Jakobak. Baratzezaletasunaren eztanda gertatu dela dio, eta hurrengo mugimendu handia basogintza izango dela.
http://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2015-04-30/krisiak_sekulako_mesedea_egin_digu.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina