15/6/22

Baratzeak eta Jakoba Errekondo

Baratzezalea zara? Horrela bada, Jakoba Errekondok idatzitako "Bizi baratzea" liburua gomendatzen dizugu.
Jakoba Errekondo agronomoa eta paisajista da. 20 urte daramatza baratzaren inguruan lanean, astean behin "Landaberri" saioan baratzea eta baratzen inguruko kontuez entzuleen zalantzak argitu eta aholkuak ematen ditu. Horretaz gain, Argia aldizkariko kolaboratzailea da, eta Argiarekin batera, hain zuzen ere, "Bizi baratzea" liburua argitaratu du.
Jarraian Jakobak emandako hitzaldia duzu "Egungo gauzarik iraultzaileena baratzea da"



(Argia)

Txupin Etxepare

Ba al dakizu nork bultzatuta hasi zen Iruñeko txupinazoa botatzearen ohitura? Eta arropa zuria janztearen ohitura? 
Iruñeko Peñen Federazioak eta Memoriaren Autobusa taldeko kideek elkarlanean Txupin Etxepare elkartea sortu berri dute. Elkarte honen bidez, sanferminen aspaldiko izaera herrikoia berreskuratu nahi dute, eta botereak isilarazi nahi izan duen historia azalarazi. Ekimen honi esker Iruñeko Peñek eta Memoriaren Autobusak Juanito Etxepareren historia berreskuratu dute, hau da, 1931an txupinazoa lehenbizikoz bota zuen iruindarraren historia. Zuriz janzten lehenak Veleta peñako kideak  izan ziren, eta horiek ere omenduko dituzte.

(Info7 irratia) 

Errauskine berria (ipuina)




Ana Urkizak idatzitako ipuina duzu "Errauskine berria".  Maria Uriarte Artamendik ahotsa jarri dio ipuinari eta teknikari lanak Tomás F. Juanesek egin ditu.  


Zein da Errauskine berria? Eta, zergatik?

Irunberriko arroila, txangoa.










IRUNBERRIKO ARROILA (Nafarroa)
Zailtasuna: erraza 
Iraupena: 3 bat ordu
Ibilbidea: motzak 2,5 km eta luzeak 5,5 km. 


Iruñetik hurbil dagoen toki zoragarriaren argazkiak dituzu hauek Irunberriko arroilarenak.
Irati ibaiak urteetan zehar sortu du Irunberriko arroila. Tren zaharraren ibilbideari segituta Irunberriko arroila ezagutzen ahal duzu. 130 metroko labarrak (acantilado) sai zuri eta arreen bizileku dira eta lotsarik gabe ibiltzen dira hegan. Ibilbidea erraza da, lagunartean zein haurrekin egiteko modukoa, eta gainera, bi aukera eskaintzen ditu. Motzak, 2,5km-koak, Irati ibaiaren ertzetik egiten du joan-etorria, Iratiko tren zaharraren bi tunel zeharkatuz. Luzea (5,5km-koa), berriz, zirkuitu antzeko bat osatuz, arroilaren goialdetik hasi eta bueltan ibilbide motzarekin elkartzen da.
Ibilbidearen hasieran autoa parkingean uzteko aukera dago, 2 euroren truke, eta hamaiketakoa egiteko mahai aproposak ere badaude.

Zer dira mugak?

Zer dira mugak? Segituan duzun animazioa "Plan 78 estudioak" egin du, ikusi eta mugak zer diren jakingo duzu. 
("Border" "plan78 animation" egindako bideoa, Argian argitaratua)

15/6/18

Nafarroako basamortu ederra!!


Errege Bardeak 42.500 hektarea dituen eremua da,  eta bisitatzen den aldi bakoitzean harritzeko moduko sorpresak eskaintzen ditu. 


Errege Bardeetan  forma bitxiak zizelkatu dira zoruko buztinak, igeltsuak eta hareharria higatzearen ondorioz. Sakanek, meseta lauek, kareharriek eta muino bakartiek osatutako ilargikoa ematen duen paisaia sortu da. Margolarien eta idazleen inspirazio iturria eta telebistako iragarkien, musika-bideoen eta filmen eszenatokia; azken horien artean "Airbag", "Acción Mutante", "Orgullo y Pasión" edo "El mundo nunca es suficiente" aipa daitezke. 
Eremu hau ezagutzeko Berriako Ibilkarikoek ibilbidea eskaintzen digute.

Bigarren eskua

Egon al zara inoiz bigarren eskuko denda batean? On-line erosi al duzu inoiz bigarren eskuko ezer? Bertan ikusitako gauzak zer iruditu zitzaizkizun? Erostea merezi du? Bizi garen krisi garai honetan uste duzu gero eta jende gehiagok erosten dituela bigarren eskuko gauzak? Ikus ezazu EITBn eman zuten saio interesgarria: "Arantxa Etxeberria, bigarren eskuko kulturaren defendatzailea".

Bizikletaz nora?




Bizikleta erabiltzen duzu? Zertarako? Lanera edota eskolara joateko? Ikusi segituan duzun bideoa...


 Kirola edota turismoa egiteko erabiltzen duzu? Ikusi, ikusi Euskal Herrian zehar Arkaitz Astiazaranek egin duen bira.
 Bizikletaz ibiltzea gustukoa duzu? Zertarako erabiltzen duzu?

Tabernak

Zeren arabera aukeratzen genituen tabernak lehen?
Eta, zeren arabera aukeratzen ditugu tabernak orain?
(Pernanek egindako komikia)
Eta, zuk, zeren arabera aukeratzen dituzu tabernak? Zein taberna mota gustatzen zaizu? 

15/6/12

Animaliak

Animalia asko dago munduan: elefanteak, sugeak, atunak, kakalardoak, gameluak, muskuiluak, eta abar.  Biologoek animalien ezaugarriak ikusita taldeak egin dituzte.
Igela eta apoa zein taldetakoak dira? Eta krokodiloa, sugea, muskerra eta dortoka? Legatza, atuna eta marrazoa zer dira? Eta oiloa, belea eta putreaZein taldetakoak dira elefantea, tximinoa eta balea?

15/6/5

Denbora da poligrafo bakarra

Berri Txarrak taldeak 20 urteko ibilbide luzea du atzean, eta hogei kantuz osaturiko lan batekin ospatu nahi izan du. Talde sendoa  eta erakarmen handikoa da, joan den udan egindako kontzertu arrakastatsuek argi utzi zuten bezala. 
Segituan duzun bideoa diska honetako "Zerbait asmatuko dugu" kantarena da. Berri Txarrak talderaren oso zalea ez bazara ere, bideoa benetan ikusgarria dela iruditzen zaigu. 
Bideoaren egileaz gehiago jakin nahi izanez gero:
Berri Txarraren diskaz informazio gehiago jakin nahi izanez gero:
http://www.berria.eus/blogariak/berriaberritzen/2014/10/11/berri-txarrak-taldearen-erakarmena/

Euskarazko gutunak itsasontzi kortsario batean

Xabier Lamikiz Historia irakasleak bere doktore tesia Londresen prestatzen ari zela, Britaina Handiko Armadaren Artxiboan Le Dauphin itsasontziko gutunak aurkitu zituen, horietako batzuk euskaraz. Aurkikuntzaren garrantziaz Xabirrek Euskadi Irratian kontatutakoa duzu jarraian.

Interesgarria, ezta?


kale egin du!!


Zer esan nahi du "kale egin"  esamoldeak? 


Irakur ezazu ondoan duzun azalpena, eta hemendik aurrera zuk zeuk ere ezin hobeki erabiliko duzu.


Zapatak noiz erosi?

 Noiz erosten dituzu zapatak?                                                                                        Arazorik izan nahi ez baduzu irakur ezazu segituan duzun zapatak erosteko aholkua.


"Ostadarra" ipuina


Badakizu zen den ostadarra? Ikusi argazkia... orain bai, ezta? Ba, hori da entzungo duzun ipuinaren titulua "Ostadarra".

Egilea:Jon Suárez eta Pello Añorga
Ahotsa:Maria Uriarte Artamendi


Gustatu zaizu ipuina?

15/6/4

Gabriel Arestiren oroimenez

Gabriel Arestiren obraz eta pentsamenduaz luze eta zabal hitz egin daiteke. XX. mendeko euskal idazlerik garrantzitsuenetariko bat izateaz gain, euskal kulturaren eta euskararen alde lan handia egin zuen idazlea dugu Aresti. Garaiko eztabaida sozial eta politikoetan parte hartu zuen, ideologia aurrerakoia zuen, eta sozialismo eta nazionalismoren artean mugitu zen.
Sarrera honetara Arestiren alderdi bat ekarri nahi izan dugu, hau da, Arestik Bilborekin izan zuen lotura. Segituan duzun bideoan Edorta Jimenez idazleak Gabriel Arestiren Bilbo erakutsiko digu. Ibilbide horren bitartez idazlearen tokiak eta bizitzaren hainbat pasarte garrantzitsu ezagutuko ditugu.

Iruaitzetako begia


Berria egunkarian mendiari eskainitako atalean MIKEL ARRIZABALAGAk  "Iruaitzetako begia Sakanako behatoki aparta" ibilbidea eskaintzen digu. Argazkia ikusita ibilbidearen edertasunaren ideia egiteko argazkia ikusi besterik ez duzu.
Irakurtzen segitu nahi izanez gero, badakizu "lorgu informazio gehiago" horretan sakatu eta ibilbidea eta mapa aurkituko duzu.

Inoiz egin al duzu ibilbide hau? Baietz bada, zer iruditu zitzaizun? (Beti bezala, erantzun nahi izanez gero, iruzkinetan egiten ahal duzu)

Gintonikak modan daude

Gintonikak modan omen daude. Gaur egun, zenbait tabernatan gintonika karta luzea dute, eta bertan hamaika modu diferente gintonika hartzeko.  Ikusi, ikusi jarraian duzun eitb-ko bideoa.
Gintonika gustatzen zaizu? Zein da probatu duzun gintonikarik bereziena? (Erantzun nahi izanez gero, iruzkinetarako tartean egiten ahal duzu)